Bizikletaren errifa saritua: 39.043a

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 25a, 01:00

Hernani Institutuak martxoaren 14an egindako jaialdian bizikleta bat zozketatzeko errifak saldu zituen. Errifa irabazlea 39.043a da. Jabeak 15 egun ditu azaltzeko, hau da, aste honen bukaerara arte. Irabazlerik azaldu ezean, berriz zozketatuko da. Hala ere, errifak gordetzeko eskatu dute, abuztuan egingo den bidaiaren zozketarako balioko dute eta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!