Plenoan bilduko dira Hernaniko udal ordezkariak gaur iluntzean. Zortzi punturen inguruan ariko dira, Pleno aretoan, iluntzeko 19:00etan hasita.
Karabel auzoan Urumea ibaiaren bueltan egin beharreko lanak aurrera dijoaz, eta gaurko Plenoan Urbanizazio lanen ordena aldatzea aztertuko da. Orain arte lehentasuna zubiak zuen, lezoiak ondoren eta azkenik errotondak. Plenoak bozkatuko du ordena izatea: zubia, errotonda, lezoia.
Alkateak Indiara egin duen bidaiaren inguruko azalpenak ere emango ditu gaurko Plenoan. Diputazioak gonbidatuta, Luis Intxauspe herritarren partaidetza eredua ezagutzen izan da Keralan.
Eta gaurko Plenoan baita ere, Bilduko zinegotzi kargua hartuko du Bego Zuza hernaniarrak.