Pakistango komunitatea gehiago ezagutzeko tailer-afaria, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 25a, 01:00

Hernanin bizi den Pakistango komunitatea gertutik ezagutzeko aukera izango da apirilaren 4an. Banaiz Bagara elkarteak tailer-afaria antolatu du, beraien gatronomia eta kulturaren berri izateko. Tailerra 18:00etan hasiko da. Bi sukaldarik, euskera errazean, Pakistango plater eta postre tipikoak azalduko dituzte eta ondoren, 20:00etan, elkarrekin jateko aukera izango da. Prezioa 12 eurokoa da; haurrak debalde. Informazio gehiagorako: banaiga6@gmail.com edo 
645 73 38 18.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!