Autotxoke ibiltariak eta Barbie eta Ken mozorro sarituak, originaltasunagatik

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 25a, 01:00

Jai Batzordeak atzo arratsaldean banatu zituen sariak: 100 euroko txartela, Marisko dendarako.
Geroz eta jende gehiago mozorrotzen dela azpimarratu zuten, eta askok irabazi zezaketela saria.

Fermin Iglesiasek eta Emi Gu­tierrezek autotxokeak gai­nean hartu, eta beste ur­te­be­tez, inauteriak girotzea izan zu­­ten helburu. Bikoteka ere, oso ori­ginala izan dai­tekeela era­­­ku­tsi zuten Ainhoa Erraz­kin eta Mikel Portillok, Barbie eta Ken, inauterietan. 100 eu­ro­­ko saria jaso zuten atzo Jai Ba­­tzor­­dea­ren eskutik, inau­te­­rie­­tako mo­­­­zorro ori­gi­na­lenaren sa­ria.
Inauteriak ge­roz eta ge­hia­go bizi dituzte her­na­nia­rrek, eta hori bul­tzatzea dute helburu ha­la­ko inizia­ti­bek. Jai Batzor­dea­ren esa­ne­tan, askok irabazi ze­zaketen saria, baina orain­go honetan bi­latu dute bikoteei ematea: «orain arte taldeak sa­ritu izan dira, eta pertsona ba­tek, biko­teek... edo­nork ja­rri de­zake sal­tsa inau­terietan. Bai­ta ere, kontuan izan da nor­­­berak pen­tsatu edo egin­­dako disf­raza izatea». Da­torren ur­tera begira, he­rri­ta­rrek mo­zo­rroak bozkatzeko au­kera izatea bilatu nahi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!