Jarraipen Batzordea ostegunean bilduko da, eta interesa duten herritarrei azaltzeko gonbitea luzatu diete

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 25a, 01:00

2013ko urrian eta azaroan kirol espazioen beharrak definitzeko eta hauei erantzuna emateko plana eraman zuen aurrera Udalak. Abenduan bukatu zuten etapa hori eta epe motz, ertain eta luzean egin beharreko ekintzen plana aurkeztu zuten. Plan hau aurrera eramateko eta betetzen ari dela ziurtatzeko Jarraipen Batzordea osa­tzea erabaki zen. Jarraipen Batzorde hori etzi, ostegunean, bilduko da, Biterin, 19:00etan. Prozesuan parte hartu zuten herritarrak eta interesa dutenak gonbidatu ditu Kirol Sailak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!