Ostiralean jokatu zen Udaberri Torneoko finala; Ekaitz Cisneros eta Suharri Rodriguezentzat, denoraldiko 20garrena. Txapela etxera ekartzea lortu zuten beste behin ere, Antiguo-Bikuña eta Alberdiren kontra 22 eta 17 irabazita. Bikote hernaniarrak denboraldi honetan irabazitako 9garren txapela izan da hau.
Bestalde, pelotazaleek gozatzeko aukera ederra izan dute asteburu honetan Hernanin bertan. Izan ere, larunbatean herriko gazteak aritu ziren Hernaniko Txapelketan jokatzen, eta atzo, maila haundiko pelotariak ikusteko aukera izan zen, frontoian, Berria Txapelketako 3garren eliminatorian.