Aste osoa lanpetuta, Hernaniko futbol kluba

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 24a, 01:00

Hernaniko futbol kluba lanpetuta ibili da aste osoan zehar. Hasteko, ostegunean atzeratutako partidu bat jokatu zuen Erregional Ohorezko  Mailako taldeak Real Unionen kontra, eta 2 eta 1 irabazi zuen Julen Goiak eta Luis Egañak sartutako golei esker. Ondo­ren, A­l­tzueta sagardotegian, patrozinatzailea bera, ospatu zuten garaipena.
Atzo, berriz, Tolosaren aurka jokatu zuen taldeak, eta ez zuen ez, lan makala egin. Hala ere, galdu egin zuen, 1 eta 0. Aurkari gogorra izan zen Tolosa, sailkapenean Hernani baino 11 puntu aurrerago dagoena.
Euskal Ligako Ema­ku­me­en taldeak, berriz, lan txukuna egin zuen atzokoan Tolosaren aurka. 1 eta 2koarekin irabazi zien tolosarrei, eta sailkapenaren erdialdean lasai finkatu da. Datorren asteburuan pun­tu kopuru bera duen Berrio-Otxoa taldearen aurka jokatuko du. Aukera polita, duen maila erakusteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!