Asteazken honetan hitzaldi bat emango da Biteri kultur etxean, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Interesa duen edonorentzat irekia izango da, baina bereziki, erizaintza arloko profesionalei zuzendutakoa izango da, osasun arloan izaten diren komunikazio harremanak gizatiarragoak eta eraginkorragoak nola egin aztertuko baita.
Profesionalak hizlari
Hitzaldia Inmakulada Ikastetxeko Heziketa Zikloko irakasleek antolatu dute, Hernaniko Udalaren eta Osakidetzaren laguntzarekin. Azken erakunde honetan lan egiten duten profesionalak izango dira, hain zuzen, hizlariak.
Besteak beste, hauek izango dira hizlariak: Maria Jesus Goenaga Donostiako Ospitaleko anestesista, Juanjo Grimaldos Osakidetzako larrialdietako erizaina, Berta Alvino erizaintza laguntzaile teknikoa, eta Lorena Ramos fisioterapeuta.
Hitzaldia irekia da nahi duen guztiarentzat.
Klabea, benetako erlazio sakon bat sortzea
Hitzaldiaren helburua da komunikazioa lantzea, osasun arloan lan egiten dutenen eta pazienteen artean.
Klabea da errespetua eta bata bestearekiko estimua praktikan jartzea profesional, paziente eta senitartekoen artean, horrela, benetako erlazio sakon bat sortuz.