Herritarren bultzada eskatu du Hernanik, Ciencias menpean hartzen laguntzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 22a, 13:27

MAILARI eusteko lortu beharreko puntuak eskuratzea da Hernaniren helburua, epe motzera. Denboraldiko azkenaurreko partidua jokatuko da gaur Landaren. Cien­cia­sen kontra neurtuko ditu in­darrak Hernanik, 17:00etan hasita. Sevillarrak azkenak dira sailkapen nagusian, bai­na horrek ez du esan nahi tal­de ahula denik. Arerio se­rioa izango du gaur Her­nanik aurrean, eta indar eta kontzentrazio guztiak behar beharrezkoak izango dira partidua aurrera ateratzeko.
Joan den asteko Valla­do­liden kontrako kolpe gogorra eta gero, garaipenaren dinamikara itzuli nahi du taldeak. Taldeak deialdi berezia egin die herritarrei, Landa­ren beraien bultzada nabaritu eta sentitu dadin.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!