Emakumezkoen Euskal Ligako taldeak Tolosaren aurka jokatuko du gaur eguerdiko 12:00etan, Berazubiko zelaian. Arerio zuzena da Tolosa, berdinduta baitaude puntuei dagokienez. Erregional Ohorezko Mutilen Taldeak ere Tolosa izango du aurkari, 16:30etan Usabalen. 8 puntu gehiagorekin aurretik dijoaz tolosarrak, beraz, partidu gogorra espero da.