Sagardoaren Txapelketako finalerdietara pasatzeko aukerarekin jarrai-tzen du Barrenetxea IVak, atzoko partidua irabazita. 40 eta 26 irabazi zuen, Etxabe IIa lagun zuela, Juanenea eta San Miguelen aurka. Oso ondo ibili zen bikotea, eta kontuan hartzekoa da, izan ere, orain arte Barrenetxea IV Urtasunekin aritu baita jokoan. Baina lesio bat medio, Etxabe IIa izango du bikote aurrerantzean. Atzoko partidua irabazi arren, oraindik ere itxoin egin beharko dute finalerdietara pasa diren jakiteko, beste bikote batzuek egiten dutenaren araberakoa izango baita. Bestalde, Zubiri goizuetarrak irabazi egun zuen, 30-24, Matxin IIIarekin, Segurola eta Agirrezabalaren aurka.