Maila altuko asteburua, esku pelotarentzat

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 23a, 01:00

Berria Txapelketa jokatuko da gaur, 11:00etan, Hernaniko frontoian. Bestalde, Arrieta, Cisneros eta Rodriguez hernaniarrak asteburu bikaina izaten ari dira.

Gaur goizeko 11:00e­tatik au­rrera, Berria Txapelketa joka­tuko da Hernaniko frontoian, eta maila altuko pe­lotariak ikusteko auke­ra izango da bertan. Txapelketako 3garren eliminatoria izango da.

Errioxa vs. Bizkaia
Hiru partidu jokatuko dira gaur, XI. Berria Txapelketa 3garren eliminatoria ho­netan. Senior, jubenil eta kadete mai­lako bana. Errio­xako Titin III klubekoak Bizkaiko Mar­kina klubaren aurka ariko dira.
Seniorretan, Cigarroa eta Vital errioxarrek Zugadi eta Kastillo bizkaitarren kontra jokatuko dute. Jubenil mai­lan, Mediabilla eta Altuzarra errioxarrak lehiatuko dira Markinako Arrizabalaga eta Urizarren kontra. Eta ka­deteetan, Marcos-Ruiz bikote errioxarra Erkizia-Gomez biz­­kaitarren kontra ariko da.

Kiroldegira sarrera doan izango da eta Itxaspeko arrai eta marisko saskia zozketatuko da.


Bi kluben arteko faborito garbirik ez dago. Izan ere, kadeteetan errioxarrak dira faborito, jubeniletan bizkai­tarrak, eta seniorretan, oso pareko daude biak.

Sarrera doan
Maila altuko pelotariak ikus­teko aukera izango da gaur ki­roldegian, eta sarrera doan izan­go da. Gainera, gerturatzen diren guztien artean Itxaspe arraindegiak emandako arrai eta marisko saski ederra zozketatuko da.

Pelotari hernaniarrak oso fin
Asteburu honetan esku pe­lotak berri onak dakarzki hernaniarrentzat. Berria Txa­pel­ketako partidu onak doan ikusteko aukeraz gain, pe­lotari hernaniarrak marka bikainak lortzen ari dira beste txapelketetan.

Arrietak Espainiako Txapelketako finala jokatuko du gaur, Peñas bikotearekin.


Arrieta hernanirrak, Espai­niako Txapelketako finala jo­katuko du gaur, eta Cisneros eta Rodriguezek Udaberriko Txapelketa irabazi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!