Kirmen Uriberen errezitaldiek, Mikel Valverderen irudi eta argiek, eta Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal eta Rafa Ruedaren musikak giro goxoa sortu zuten ostegunean Biterin. Uribek, gainera, emozioa gehitu zion ikuskizunari, Joxan Lizarribar hernaniarra izan baitzuen gogoan. Horrez gain, irrifar bat baino gehiago ateratzea lortu zuen, adibidez, kukuaren kantuari notak jarri nahi izan zizkionarena kontatu zuenean.