Jauregiko bizilagunek ostiralean jakinarazi zioten Kronikari Saltzateko edo Izoztegiko erreka zikin dijoala azken bi hilabeteetan, eta gasolio arrastoak sumatu dituztela.
Hernaniko Udaltzaingoak azaldu du jakinaren gainean daudela joan den astelehenaz geroztik, eta erreka zikinduta dagoela konfirmatu ondoren, Ingurugiro Sailari abisua pasa diotela, behar diren neurriak hartu daitezen.
Sorgintxulo inguruko obrak, zikinkeriaren iturria
Astelehenean herritar baten abisua jaso zuen Hernaniko Udaltzaingoak, esanez, Ilarratsuetako erreka gasolioz zikinduta zijoala.
Udaltzain patruila bat bertara gerturatu zen, hala zela ziurtatzeko, eta segidan, SOS DEIAK eta URA agentzian gertaeraren berri eman zuen. URA agentziako langile bat gerturatu zen Jauregira ondoren, eta honen ustez, Moyua enpresa Sorgintxulo inguruan egiten ari den lanen ondorioz zikindu da erreka.
Orain URA agentzia eta Ingurugiro Saila egin dira kasuaren kargu, eta behar den neurriak hartuko dituzte errekara isuri gehiago egon ez daitezen.