Orbegozoko labeetan, mermelada goxoa orain

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 23a, 01:00

Hiru kontzeptuk egiten dute bat Orbe-Goxon: mermelada fabrika edo laborategi txikiak, kafetegiak eta
Orbegozo zenaren historia berreskuratzeko museoak. Segi Hiruk jarri du martxan, Enplegu Bereziko Zentroak.
Goizeko 07:30etatik iluntzeko 19:00etara dago zabalik, lehen Orbegozoko ofizinak zeuden horretan.

Orbegozoko usaia sumatu li­teke kajoi-artxibadore za­ha­rrak irekitzean. Aldamenean, egu­neroko lanean hain era­biliak ziren zeinbait pieza. Eta baita argazki-koadroak ere, Orbegozo fabrika bera ze­naren esentzia gertu-gertutik ikus­teko aukera ematen du­te­nak. Ez dira egun asko Segi Hiruk Orbe-Goxo zabaldu due­la. Ga­rai bateko Orbegozo lantegiko ofi­zinak zeuden horretan dago lokala, AMR parean. Orbe­go­zoko su labe haundiak mer­melada egiteko eltzeengatik ordezkatu dituzte; kafetegi txiki bat ere jarri dute, gosari, merienda eta bokadiloekin; eta aurretik aipatu bezala, lantegi honen esentzia man­tentzen duen museo-txiki bat ere bada bertan.

Mermelada gazi eta gozoak, espezialitatea
Enplegu Bereziko Zen­troa da Orbe-Goxo eta buruko gai­xo­tasunen bat dutenei ematen die lana. Erramun Beltza da la­be berri honen gidaria, eta be­rak erakusten die mer­me­lada gazi-gozoak egiten bertako langileei. Ez da Segi Hiruk duen enpresa bakarra: plas­tikozko hondakinak bereizten, buztinarekin, hilerriak gar­bi­tzen... aritzen dira bertako lan­gileak. Orain urte gutxi lore-negutegi bat ere zabaldu zuen Segi Hiruk Portutik Karabeleko  bideetako erriberetan. Uholde lurrak izaki, negozioa ez zen nahi bezain ondo joan. Orain, erronka berri honetan jarriak ditu Erramun Beltzak indar guztiak: «hura ez zen ondo joan, eta zerbaiten bila hasi beharra sentitu nuen. Bertan lan egiten zuten lan­g­ileentzat irtenbide bat bilatu nahi nuen, eta 100% posible izan ez bada ere, batzuk rekolokatu dira hemen eta han, eta horrek indarra ematen du».
Gironako La Fajeda en­pre­san hasi zuen ibilbide berri hau Erramun Beltzak, Fun­dación Aliciaren laguntzar­e­kin. Mer­melada artesanalak egiteko pro­zesu guztia ikasi zuen ber­tan eta hori Euskal Herrira, Her­nanira ekarri zuen: «han ikasitako errezetak egokitu egin ditugu hemengo bal­din­tzetara. Izan ere,  hango ura eta hemengoa ez da berdina, eta hori askok uste baino gehiago nabaritzen da za­po­rean. Bestalde, su­kal­datze estiloa, zaporeak... ere ez dira berdinak han eta hemen. Mediterraneo aldean espezie asko erabiltzen dituzte, eta hemen ez gaude hain ohi­tuta. Beraz, urtebeteko lanketa edo pro­zesu bat egon da tarteko,  ber­tan ikasitakotik hemen salgai jar­tzeraino».

«Lore negutegien proiektua ez zen ondo atera eta langile haiei zerbait eskaini beharra sentitu nuen. Batzuk rekolokatu ditugu eta horrek indarra ematen du»

Tostadarekin jateko, edo otorduei laguntzeko
Bederatzi mermelada edo maridaje formulatu dituzte Orbe-Goxon. Ohizko zaporeak dituzte batzuk, beste batzuk, na­hasketa bereziagoak dira: na­ran­ja, naranja-txokolatea, sa­gar gazi-gozoa... Eguneroko otorduei ukitu berezia ema­teko mermeladak ere ba­dituzte, arraia edo haragia la­guntzeko aproposak: tipula, aze­nario eta perejila, piperra...
Bederatzi mermelada hauen errezeta edo osa­garriak nahi dituztenek aukeran dituzte Orbe-Goxo kafetegiaren krista­leran edo eskaparatean dituzte.

Diputazioaren laguntza
Enplegu Bereziko Zentroa iza­nik, lokalaren prezioa ados­teko garaian Diputazioaren ba­besa izan dutela azaldu du Erra­mun Beltzak: «hasieran ai­patutako laboratorio lan ho­ri Mar­tu­te­nen egin genuen, eta bitartean leku apropos  baten bila ibili ginen. Bueltan-buel­tan Her­nanin bukatu dugu berriz ere. Alkilerra adosteko garaian Diputazioa­ren la­gun­tza izan dugu, eta bai­ta proiektua bera garatu eta baimenak lortzeko ere. 150 metro karratuko lokala dugu, eta horrek ahalbidetu du, mermealda fabrika edo la­boratorio txikia jartzeaz gain, kafetegia eta metalgintzarekin lo­­tura duen museo txikia jartzea.

«Lan duina izatea bilatzen dugu, luzerako izango dena»
Segi Hiruren helburu na­gu­sietakoa da bertan lan egiten dutenek baldintza eta soldata duinak izatea. Lana beraien bal­­dintzetara egokitutakoa iza­­­tea ere garrantzitsua da, Erra­­mun Beltzak dioenez «edo­zein lan ez da balekoa, gainera lu­zerako proiektu bat izatea bi­latzen dugu». Lan bal­din­tz­ataz aparte, epe luzerako lana izatea ere bilatzen du Se­gi Hiruk, urte batzuk bertan pa­satzeko aukera ematea alegia.

«Pertsona hauek lan baldintza eta soldata duinak izatea bilatzen dugu; edozein lan ez da balekoa.
Epe luzerako lana izatea ere garrantzitsua da beraientzat, aurrera egiteko aukera bat izan dezaten».


Mermelada fabrika edo laborategi txikia da Segi-Hi­ruren azken proiektua, baina ba­­dituzte beste enpresa ba­tzuk, dozenaka langileri lana ematen dietenak. Her­nanin be­rtan esaterako, Atez Ateko plastiko bilketarekin lotuta dagoen enpresa bat dute. 40 langile inguruk sailkatzen du­te bertan, inguruko en­pre­se­tan biltzen den plas­tikoa  «Gi­puzkoan aurre­neko­ta­koak ga­ra sektore honetan. Lan erraza da be­raien­tzat, oso ego­kia. 12 urte damakizkigu hori egiten eta gustura gaude» dio Erra­mun Beltzak. Langile gutxiago dituzten enpresak ere baditu Segi-Hiruk. Ha­sieran aipatu bezala, buz­tinarekin aritzen dira lanean edo hilerriko garbiketak egi­tera ere de­dikatzen dira; «Hernanin ere, aritu izan gara gisa honetako lanak egiten» dio Erramun Beltza ar­du­radunak.

Victor Goikoetxea - pintorea: «Orbegozok aldaketa haundia ekarri zuen, eta ez da orduko arrastorik geratzen»

Lemur fundaziotik berreskuratutako piezekin dekoratu dute Orbe-Goxo. Victor Goikoetxea pintore hernaniarra izan da arduraduna.

«Ekonomiaren garapena, lan­postuak, in­mi­grazioa, auzo be­rriak, askatasuna... ekarri zi­tuen Pedro Orbegozo en­pre­sak Hernanira» dio Victor Goikoetxea pintoreak, en­pre­sak izan duen bilakera gogora eka­rrita. Herriko en­pre­sa na­gu­sie­netakoa izate­tik, arras­torik ez egotera pasa garela dio artistak, eta horre­gatik, ilu­sio bereziarekin heldu diola Orbe-Goxo proiek­tuari. Metalgintzaren bueltan dago gi­rotua edo dekoratua ka­fe­tegia, eta lan horretaz ar­du­ra­tu da Victor Goikoetxea, pie­zak berreskuratu eta ego­kitzeaz: «Lemur fundazioa lan haundia ari da egiten me­moria industriala be­rres­kuratzeko, eta bertatik eka­rri­tako piezak egokitu ditugu kafetegia girotu eta mu­seo txikia osatzeko: fun­diziorako erabiltzen ziren zeinbat mol­de, kajoi-ar­txi­badore zaha­rrak, piezak alde batetik bes­tera eramateko karroa...»
Gisa honetako fabrikek kantina txiki bat izaten zu­ten, langileak elkartzeko, eta ideia hori berreskuratu nahi izan dute Orbe-Goxon: «Or­begozo zenaren ofizinak zeu­den lehen eraikin hau da­goen tokian. Esentzia eta nor­tasun hori mantendu na­hi izan dugu: kafetegiko ma­haiak, mostradorea, lan­pa­ra za­harrak... guztiak dira be­rre­rabiliak».

Langile ohiei, gonbitea
Ateak zabaldu zituztenetik kan­poko pieza erraldoiak era­karrita edo, Orbogozoko lan­gile ohi asko gerturatu di­ra: «asko emozionatzen dira, oroi­tzapen asko... Nik bertako langile izan zirenei gon­bidatu nahi diet, ikustera».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!