Atzo inauguratu zen Ekoguneko Baratza Parkea

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 22a, 01:00

Atzo inauguratu zen Eko­guneko Baratza Parkea. Mikel Insausti (Kutxa Ekoguneko zu­zendaria), Carlos Ruiz (Kutxa Gizarte Ekintzako zuzendaria) eta Anabel Ruizek (baratze­kideen ordezkaria) egin zituz­-ten aurkez­penak, eta ondoren, ber­tara­tutako guztiek insta­lazioak ezagutzeko aukera izan zuten.
Baratza Parkearen inguruan «komunitate bat» sortu dela nabarmendu zuten, ekologia, jasangarritasuna eta talde des­berdinen topaleku delako.


7 udalerri eta 600 baratzakide
Oriamendira bidean dagoen Ekoguneko Baratza Parkea Gipuzkoako 7 udalerrik osatzen duten Sareko parte da. Horren erakusgarri, herri bakoitzeko ordezkariek sagarrondo bat landatu zuten atzo.
Hernani, Usurbil, Lezo, Ze­gama, Errenteria, Tolosa eta Ale­gi dira herri horiek. Guztira, 600 herritar inguru dira ba­ratza hauetako erabi­ltzaile edo baratzakide, eta atzo irekitako­e­tan Hernani, La­sarte eta Do­nostiakoek har­tzen dute parte. Dagoeneko hasi daitezke ba­natu diren 160 lursailak lantzen.

Baratza Eskola
Hiru helburu ditu Baratza Parkeak: elikadura osasuntsua bultzatzea autokontsumoaren bidez, nekazaritza eta ongarri ekologikoak bultzatzea eta talde eta belaunaldi desberdinen to­paleku izatea.
Horretarako, lurra lantzeaz gain, konposta egingo da bertan, eta talde eta eskolek lu­rra lan­tzearen inguruko xehe­tasunak ikasteko aukera izango dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!