Ostirala Newroza eguna zen herri kurduarentzat, urte berri eguna eta aberri eguna, eta Hernaniko Udalak ikur bat jarri zuen udaletxean, herri kurduari elkartasuna adierazteko. Hernani herria Turkian dagoen Semdinli herri kurduarekin senidetu zen 2013ko ekainean. «Herrien hizkuntza eskubideak bermatzeko eskatu nahi du Udalak, euren kultura eta bizimodua bermatzearekin batera».