Espainiako Estatuak Gipuzkoako 37 Udali salaketa jarri die, kontratazio publikoetan Gipuzkoako Diputazioak zehaztutako hizkuntza irizpideak (kriterioak) aplikatzeagatik. Horren aurrean, Zigor Etxeburua Diputazioko Euskara zuzendariak eta Gipuzkoako hainbat alkate eta zinegotzik gogor salatu zuten atzo Donostian, “estatuaren jarrera erasokorra”. Astigarragako udal ordezkaritza ere bertan izan zen. Espainiako estatuak oztopo ugari jarri arren, euskera normalizatzeko lan eta borrokan jarraituko dutela adierazi zuten. Eta Espainiako Gobernuak hala nahi badu, epaitegietan elkar ikusiko dutela azaldu zuen Etxeburuak.