Binakako Txapelketako finalaurdenak asteburu honetan bukatuko dira eta Aimar Olaizolak bihar jokatuko du azken partidu hau, Aizarnazabalen (17:00). Aretxabaleta izanen du lagun eta Saralegi eta Ibai Zabala kontrario. Ez dute deus jokoan, finalerdietarako pasea aseguratua dute. ETB1en izanen da ikugai.