Udaletxean, Espainiako bandera jartzeko agindua du Astigarragako Udalak. Apirilaren 21a da azken eguna. Horren aurrean, Ikurriñaren aldeko ekimena jarri dute abian hainbat herritarrek eta larunbatean aurkeztuko dute. 12:45etan jarri dute hitzordua Joseba Barandiaran plazan. “Inposaketaren aurrean herri gisa erantzutea” beharrezkoa dela uste dute eta dei egiten diete astigartar eta herriko eragile guztiei bat egiteko herri ekimenarekin. Apirilaren 13an, Ikurriñaren aldeko ekitaldia egingo dute.