Alfarora joateko izen-ematea, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 23a, 01:00

Goiz Eguzkik irteera antolatu du Errioxako Alfarora apirilaren 4rako, eta izen-ematea datorren ostiralean, martxoaren 28an egin beharko da, arratsaldeko 16:00etan. Zozketa, berriz, apirilaren 2an izango da, 16:00etan. Irteera egunean 08:30etan aterako dira eta El Monteci­-llo finkara joango dira. Hamaiketakoa egin ondoren, Alfaro bisitatuko dute. Bazkalondorenean, berriz, finkan bertan bingoa, dantzaldia eta oparien zozketa izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!