Olinpiadak, bazkaria eta kontzertuak, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 19a, 01:00

Gazte Asanbladak antolatuta, Gazte Eguna izango da larunbatean. 11:30etatik aurrera, girorik ez da faltako. Parte hartzeko dei egin dute.

Egitarau zabala prestatu du Gazte Asanbladak larunbate­an, Gazte Eguna ospatzeko. In­guruko herrietako gazteen ar­teko olinpiadak izango dira hasteko, eta ondoren, bazka­ria, elektrotxaranga eta kon­tzertuak.
Betiko haizeak kantu berria dakar lelopean antolatu dute  Gazte Eguna. Herritar guztiei luzatu diete ekintzetan parte har­tzeko gonbidapena. Bideo promoa ere prestatu dute. Youtuben dago ikusgai, Nun da gazteria? izenarekin.

EGITARAUA
11:30, olinpiadak, J.B. plazan.
13:00, Ikurriñaren aldeko ekitaldian hartuko du parte Gazte Asanbladak.
14:30, bazkaria, J.B. plazan.
16:30, Pelax bakarlaria.
17:30, elektrotxaranga 3indarrok.
22:30, kontzertuak: Trikoma Band, Okensay, Ingo al deu.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!