Gipuzkoako Txapelketako final laurdenetan, 1-4 galdu zuten larunbatean, Arantzazuko Ama Ikastolako alebinek. Faboritoen aurka tokatu zitzaien zozketan. Finalerdietara pasa ez arren, oso txapelketa ona egin dute Xumai Ollo, Aimar Mujika eta Ekain Lizeagak. Bestalde, GRAVNI Txapelketan, Xabier Barandiaran eta Oier Gurutzealdek galdu egin zuten Nafarroaren aurka, 40-36.