Goizuetako Andres Narbarte Xalto eskolak hitzaldi eta tailer ezberdinak antolatu ditu, ikasturtean zehar. Ostegunean, bullyingari buruz aritu ziren Jasone Etxeberria orientatzailearekin. Martxoaren 27, apirilaren 3 eta 10ean (ostegunak), berriz, tailerra antolatu dute: Internet eta bestelako pantailak. Urko Maduiten eskutik izanen da, 14:30etatik 16:30etara.