Goizuetako 37 emakume, beraien eguna ospatzeko elkartu ziren

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 15a, 01:00

Emakumeen Eguna izan zen aurreko larunbatean eta urtero bezala, herriko emakumeak elkartu egin ziren beraien eguna ospatzeko. Afaltzeko elkartu ziren, Umore Ona elkartean. Denera, 37 lagun. Zaharrenak 86 urte zituen eta gazteenak 40 inguru. Antolatzaileek Kronikari azaldu diotenez, 14 bat urte badira elkartzen hasi zirela eta 60 lagunetik gora ere juntatu izan dira. Hasiera batean, beraiek prestatzen zuten afaria, baina azken urteetan herriko gizonezko batzuk hartu dute beregain lan hori, eta zerbitzatu ere egiten diete. Eskertzekoa dela azaldu dute. Beste behin ere, giro ederrean ibili ziren kontu kontari, eta baita karta jokoan ere, batzuk. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!