Idazkari berria, Goizuetan eta Aranon

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 15a, 01:00

Cristina Ciaurriz iruñarra da idazkari berria. Orain arteko idazkariaren ordutegi bera 
izanen du.

Denbora gutxian, hirugarren idazkaria izanen dute Goizueta eta Aranoko udale­txeetan. Maite Telletxea eta Joanes Alemanen ostean, Cristina Ciaurriz iruñarra ariko da zeregin horretan. Aste honetan bertan hasi da lanean bi herrietan. 
Jakinarazi dutenez, orain arteko idazkariaren ordutegi bera izanen du Ciaurrizek, herritarren arretarako. Goizuetan, goizez ariko da eta Aranon, ostegun arratsaldetan, 16:30etatik 20:30etara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!