Ikastaro bat antolatu du Udalak, nekazaritza ekologikoari buruzkoa. Modu naturalean, lurra nola landu eta izurrite eta gaitzen kontra zer egin erakutsiko dute ikastaroan. Apirila eta maiatzean zehar izanen da, 18 orduz. Hau da, apirilaren 5ean hasita, bost larunbatetan jarraian, goizez. Arrea elkarte agroekologikoak emanen du ikastaroa eta alde teorikoa eta praktikoa landuko dira.
50 euro inguru, pertsonako
20 lagunetako taldea osatzen bada, pertsonako 50,20 euro ordaindu beharko dira. Jende gehiago animatzen bada, merkexeago aterako da eta gutxiago bada, garestixeago. Dena dela, hori zehaztuko dute apuntatzen diren herritarrekin.
Izen ematea irekita dago, martxoaren 26ra arte. Interesa dutenek, udaletxean apuntatu behar dute.
Hiru puntu, Plenoan
Ez ohiko Plenoa izanen da asteartean, 17:00etan. Hiru gai izanen dituzte erabakitzeko: alde batetik, herri lurretako larren aprobetxamendurako onartutako ganaduzaleen zerrenda, behin betiko onartzea. 79 eskatzailek osatzen dute zerrenda.
Bestetik, karretera bazterreko zuhaitz batzuk botako dituzte, karretera puskatzen ari direlako eta Udalak saldu eginen du egur hori. Pleguak aterako ditu, hori aprobetxatu nahi dutenentzat.
Azkenik, iralekuen konbenioari behin behineko onarpena emanen zaio. Ondoren, Nafarroako Gobernuak emanen dio behin betiko onarpena.
Ibilgailuen zerga ordaintzeko epea, zabalik
Gogorarazi dute epea zabalik dagoela ibilgailuen zerga ordaintzeko, apirilaren 9ra arte.