Trailer batekin komeriak

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 22a, 01:00

Ostegun goizean herriraino trailer bat igo zen eta sekulako oztopoa eragin zuela azaldu dute herritarrek. Eskolako autobusak ezin izan zuen goraino iritsi eta umeak herri sarreran jaso zituen, plazan beharrean. Medikua ere ezin iri­tsi ibili zen, idazkaria ere beste horrenbeste... Eta lanera zijoazen askok beste pista bat erabili behar izan zuten. Kamioia atzerantz Gutzikiraino (gurutzeko hegi edo beheko herriko bideguru­tzeraino) eramatea lortu zuten arte, ez zen bidea libratu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!