Nafarroako BTT Kopa aurrera doa eta bihar bigarren proba jokatuko da, Cascanten. Bertan parte hartuko du Aritz Irazustabarrena astigartarrak. Aurreneko aldia du aurtengoa BTTn konpetitzen duela eta esperientzia hartzen joatea da bere helburua. Aurreneko proban, gustora geratu zen.