Bihartik hasita Diputazioak zuhaitzak kimatuko ditu Lastaolatik Naparralderako bide bazterrean. Lur jabeei kaso egin diete, beren lurretan moztutako egurra eskatu dezaketela, hala nahi badute, eta beti ere txukun uzteko lekurik baldin badago. Horretarako, lanean ari den taldeari eskatu behar diote zuzenean.
Izan ere, haizeteek zuhaitzak bota eta kalte haundiak eragin dituzte azken aldian, eta horregatik erabaki du Diputazioak erortzeko zorian dauden zuhaitzak kimatzea.
Bihar hasiko dira lan horietan, eta gutxi gorabehera bi edo hiru aste beharko omen dituzte lanak bukatzeko.