Erremonte jaialdia izanen da gaur Galarretan, larunbatero bezala, eta bertan jokatuko du Aritz Zubirik. Matxin IIIarekin osatuko du bikotea eta aurrez aurre izanen dituzte Segurola eta Agirrezabala. Jaialdia 16:00etan hasiko da. Bestalde, aurreko larunbatean Sagardoaren Txapelketako partidua jokatu zuen Zubirik, Urrizarekin, eta 40-25 galdu zuten Ezkurra eta Endikaren aurka. Ligaxkako bigarren partidua zuten eta partidu bakarraren faltan, asko zaildu zaie finalerdietarako pasea lortzea.