Lehendakari Sariko hirugarren tiraldia jokatu zen joan den astean Urnietan, eta onena Ibon Miner hernaniarra izan zen, 49 brila botata. Gaur Legazpiko bolatokian jokatuko da, laugarren tiraldia. Sailkapen orokorrean, Pedro Lazkano dijoa lider, eta aurreneko hernaniarra A Miner da, 139 brilarekin. Atzetik dira M. Burugain 136 brilarekin, Ibon Miner 131 brilarekin eta M Arrozpide 105 brilarekin.