Gipuzkoako Batel Liga bukaerara iristen ari da. Gaur Mutrikun izango dute estropada Hernaniko zortzi batelek, 16:00etan hasita. Gaurkoa pasata, jardunaldi bakarra geratuko da liga bukatzeko. Getarian
jokatuko da azken estropada hori, martxoaren 30ean. Liga bukatuta, apirilaren 5ean eta 6an, Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatuko da Pasaian.