Eltziegora eskursioa, apirilean

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 22a, 01:00

Galtzaur elkarteak eskursioa antolatu du Eltziego (Arabar errioxa) herrira. Apirilaren 26an izango da irteera eta izena emateko egunak hauek izango dira: apirilaren 1, 2, 7 eta 8 (10:00-12:30). Plana, honakoa izango da: hamaikak aldera herrira iritsi, hamaiketakoa egin eta herria ezagutu. 13:30etan bazkaltzera joango dira jatetxe batera. Bazkalostean, bailea izango dute eta bueltatu aurretik, bodega tradizional bat ezagutzeko aukera izango dute. Prezioa, bazkideentzat: 35 euro; bazkide ez direnak: 40 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!