Lau dirulaguntza, enpresa txiki eta autonomoentzat

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 22a, 01:00

Buruntzaldeako Merkata­ri­tza Dinamizatzeko Bulegoak jakina­ra­zi du lau dirulaguntza eska­tzeko epeak ireki direla. Lau dira enpresa txiki edo ertainei, enpresario bakarrak direnei edo autonomoei zu­zenduak.

Dirulaguntzak, zertarako?
Dirulaguntzetako bat da ibil­gailu ukiezinetan edo material berrietan inbertsioak egiteko. Beste bat, finantzazio laguntza emateko. Hirugarren bat, mai­legu likidazioetarako. Eta az­ke­na, EIKTren bidez enpresek hor­nitzaileekin, beze­roekin edo ad­mi­nistrazioekin dituzten ha­rre­manak digitali­za­tzen lagun­tzeko, hau da, ko­munikazio teknologiak hobe­tzeko.

Informazio gehiago
Informazio gehiagorako Burun­tzaldeako Merkataritza Dina­mi­zatzeko Bulegora jo (Her­naniko Villa Ave Maria) edo telefonoz deitu bi zenbaki hauetako batera: 943 33 30 49/627 663 218).
Epeak eta eskaerak egiteko entregatu beharrekoak ikusi daitezke webgune honetan: www.comercio-gipuz­koa.com/ eu/merkatal-sustapen-bulegoa /diru-laguntzak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!