Sagardoaren txapelketa betebetean da. Barrenetxea IVak eta Etxabe IIak duten maila onena eman beharko dute gaur, txapelketan aurrera egin nahi badute. Juanenea eta San Miguel izango dituzte aurrean, 17:00etatik aurrera.
Barrenetxeak Etxabe IIa izango du bidelagun gaurtik aurrera; orain arteko bikotea, Urtasun, lesionatuta baitago. Bi bikoteek galdu zuten txapelketako aurreneko partidua; Barrenetxeak eta Etxabek ordea, puntu bat lortu zuten. Hala ere, hernaniarrak eta Etxabek zailagoa dute finalerdietarako pasea. Gaur irabaziz gero, azken jardunaldietako bi partiduetan zer gertatu zain egon beharko dute. Aldiz, Juanenea eta San Miguelek irabazten badute, Matxin III eta Etxeberria IIIaren kontra jokatuko lukete azken partidua, eta hau irabaztea nahikoa lukete, aurrera egiteko.
Uterga eta Olazar,finalerdietan
Etxeberria IV eta Ionen kontrako partiduan erakustaldia eman eta gero, finalerdietarako pasea lortu dute Uterga eta Olazarrek. Finalerdietara pasako den bigarren bikotearen izena datorren partiduan jakingo da: Etxeberria IV eta Ion edo Ezkurra eta Endika; bietako batek egingo du aurrera.