Asier Garayar txapeldun, Hernaniko arrantza txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 14a, 02:00

Garayarrek berak irabazi zuen urdaiazpikoa, lehenengo bazkidea zelako.

Joan den asteburuan jokatu zen Hernaniko arrantza txapelketa, aurten 44garren aldiz, eta Asier Garayar hernaniarrak irabazi zuen. Jardunaldi luzea jokatu zuten, eta arraiak ez zeuden amuari heltzeko. Goizeko 09:00etan hasi eta 13:00a bitartean aritu ziren ekin eta ekin. Zailtasunak zailtasun, hiru amorrai behin­tzat harrapatu zituzten arrantzaleek. Denen artean punturik gehien lortu zituena, Asier Garayar. Gainera, Gara­yar bera izan zen Txantxan­gorri elkarteko bazkideetan lehendabizikoa ere, eta ordain polita eman zioten: urdaiazpiko hanka ederra, goizean galdutako indarrak bueltatzeko ederki etorriko zaiona.


Proba bukatu eta 13:30ak aldean bazkari-mokadu ederra egin zuten Txantxangorri elkartean, eta saribanaketa ere bertan egin zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!