Kostata, baina lortu dute. Liga 2garren postuan bukatu dute eta igoera fasea jokatuko dute maiatzaren 24-25ean.
Araudiari begira
Lanak txukun egin zituen Hernanik, eta lehengo asteburuko garaipenarekin, bigarren postuan zegoen Gaztedi taldearekin berdindu zuen.
Araudira jo behar izan zuten berdinketa nola argitu jakiteko, eta azkenean, Hernanik lortu du Ligako 2garren postua. Orain, maiatzeko igoera faserako prestatuko da taldea, gogotsu eta ilusioz.