Julia Calvo hernaniarrak pintura erakusketa dauka jarria Biterin, eta asteartean bukatuko da bere lanak ikusteko aukera. Arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara egoten da erakusketa zabalik, eta margolaria bera bertan izaten da bere lan abstrakto nahiz figuratibo koloretsuen inguruko azalpenak emateko. Denera, 47 lan ekarri ditu erakusketarako.