Garai bateko maila berreskuratzeko lanean

Kronika - Erredakzioa 2014ko martxoaren 18a

Hernani Eskubaloi Taldearen aurkezpena egin zen igandean, kiroldegian. Benjamin, alebin eta kadeteek osatu dute taldea, eta garai bateko maila berreskuratzeko lanean hasi dira.

Martxan jarri da berriro ere Hernani Eskubaloi Taldea. Jokalari gazterik ez dute falta, eta ezta gogorik ere, 80 eta 90 hamarkadetako indarra eta maila berreskuratzeko.
Igandean egin zen talde osoaren aurkezpen ofiziala, eta lagunarteko partidu batzuk ere jokatu ziren Elgoibarko Esku­ba­­loi Eskolaren kontra.

Eskolarteko Txapelketa, laster
Gipuzkoako Federazioak alebin mailako Eskolarteko Txapel­keta antolatuko du laster, eta bertan hartuko du parte Her­naniko talde berriak, Ur­nieta eta Leizaranen kontra.
Dagoeneko lanean hasi dira hernaniarrak, lagunarteko 3 partidu jokatu baititu taldeak orain arte. Lehengo astean Urnietako kadeteen kontra aritu ziren hernaniarrak der­bian, eta benjamin eta ale­binak ere beste partidu batzuk jokatu zituzten. Elgoibarko tal­dearen kontrakoa izan zen hu­rrengo partidua. Taldea ilusioz dago, eta garai bateko maila berreskuratzeko gogoz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!