Unai Apaolazaren hitzaldia etzi, independitziari buruz

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 18a, 01:00

Ostegunean hitzaldia emango du Unai Apaolazak, 19:30e­tan udaletxeko areto na­gu­sian (eta ez Biterin, lehenago argitaratu bezala). Hitzaldi hau, Natzak antolatu duen Independen­tziara bidezidorra zikloko bi­ga­rrena izango da. Aurrekoa, CUP alderdiko David Fernan­dezek eman zuen Kataluniako independentzia prozesuari bu­­ruz.

‘Estrategia askatzaileak hausnartzen’
Izenburu horixe du Apaolazak emango duen hitzaldiak. EHUko irakaslea da, filosofian lizentziatua, eta Euskal Herriko independentziaren al­deko hainbat herri mu­gi­mendutan parte hartzen du. Besteak beste, Inde­pen­den­tistak sareko partaide da «pertsona erdigunean izango duen Estatu bat ezagutu nahi» duelako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!