Martxoko hitzaldi zikloko bigarren eta azken hitzaldia izango da biharkoa, Hernani Errotzenek antolatua.
Oraingo honetan, Patxi Azparrenek hitz egingo du, bere azken lanean, saiakera liburu batean, bildutakoen inguruan: Batzarrak, jatorrizko antolaketa.
Ekonomia soziala, lurraldetasuna eta partehartzea
Patxi Azparrenek liburu honetan proposatzen duena da «egungo Euskal Herriarentzat tresna bat (...) gure dohainen eta ahalmenen jabe izan gaitezen eta nahi dugun herria birsortzeko, berrasmatzeko, berrantolatzeko gaitasuna eduki dezakegula sentitzeko».
Tresna horiek dira garai bateko batzarrak, ekonomia sozialean, lurraldetasunean eta partehartzean oinarrituak.
Jatorrizkoa dena ez dela ez ona ez txarra azpimarratzen du Azparrenek; kalte egiten badu baztertzeko modukoa dela, eta onurak ekartzen baditu, berriz, babestu beharrekoa. Euskal Herriko jatorrizko ezaugarri bat batzarretan antolatzeko eredua dela dio, eta egungo gizarterako lanabesak sortzeko balio dezakeela uste du.