‘Kondaira baten truke’ bihar

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 21a, 01:00

Bost urtetik gorako haurren­tzako antzerkiaz gozatzeko aukera izango da bihar, goizeko 11:00etan hasita, Biteri kultur etxean.
Antzerkia euskeraz izango da: Kondaira baten truke. Sarrerak erosi daitezke, aurretik ala bihar bertan, 2,50 euroren truke.

Naturaren festa ospatuko dute iratxoek
Antzezlanak naturaren festa ospatzen ari diren iratxoen istorioa kontatzen du. Ma­rru­bi tarta egin bitartean kondaira kontatzen du Izar iratxoak: natura sortu zenean Izaro eta eta Kixmi nola jaio ziren, natura babesteko.
Baina zer gertatuko litzateke marrubi tarta ez balitz garaiz prestatuko?  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!