Hernaniko ikastetxeen beharrak direla-eta, Hernaniko PSE-EEk kritikatu egin ditu EAJ eta Eusko Jaurlaritza. «EAJk tontotzat jo ditu hernaniarrak uste badu sinistu egin dutela Hernaniko hez-kuntzarako behar diren eraikinak eraikiko direla».
PSE-EE «poztu egiten da obrak egingo direlako, Hernanik behar baititu. Baina ez ahaztu PSE-EE izan zela konprometitu zena eta pausu guztiak eman zituena Instituturako eraikin berria egin eta Gay Mur berritzeko. Eusko Jaurlaritzan zegoen orduan, Patxi Lopez lehendakari zela».
«EAJ al dator orain Urumea ikastolako eta institutuko salbatzaile moduan?»
«Aurrekontuetan sartu genuen obrak egiteko partida, baina EAJk baztertu zuen 2013an, diru falta aitzakia hartuta. Institutuko ikasleek 2 urte daramazkite barrakoietan, eta Gay Murren tokia falta da. EAJk arazoa sortzen du lehenengo, eta gero salbatzaile paperean dator. Hori tranpak egiten ibiltzea da».