Apirilaren 26an hasiko dira Hernaniko 2014ko Olinpiadak, baina egiteko asko dago aurretik, eta inor ez dago geldi.
Datorren astean Bertso lizun afaria egingo da, ostiralean, 21:00etan Gaztetxean. Eli Pagola, Unai Gaztelumendi, Oihana Bartra eta Minixtro izango dira bertsolariak. Sarrerak 10 eurotan daude salgai Aker, Garin, eta Goiz Argi tabernetan, eta igandea baino lehen erosi behar dira.
Izen-ematea eta asanblada, asteazkenean
Bestalde, asanblada egingo da asteazkenean, 19:30etan Gaztetxean. Asanblada baino lehen itxiko da Olinpiadetan parte hartzeko izen-ematea, eta beharrezkoa da talde bakoitzeko ordezkari bat joatea bertara.
Datozen ekintzen berri ere emango dute.