Musika, irudiak eta poesia da ‘Jainko txiki eta jostalari hura’

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 20a, 01:00

Emanaldi oso bereziaz gozatzeko aukera izango da gaur, 20:00etatik aurrera Biterin. Sarrerak salgai daude 7 eurotan.

Aspaldian Hernanin ikusteko aukera izan ez dugun bost artista haundi igoko dira gaur taula gainera: Mikel Urdan­garin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal musikariak, Kir­men Uriberen testuak eta Mi­kel Valverderen ilustrazioak.

New Yorketik Hernanira
Bost artista hauek osatzen duten taldea 2003an elkartu zen lehenengo aldiz, Zaharre­gia, txikiegia agian CD-liburua estreinatzeko New Yorkeko Bowery Poetry Club ospe­tsuan.
Orain, proiektu berri bat dute eskuartean: Jainko txiki eta jostalari hura. Gitarra akustikoak eta elektrikoak, mandolinak, biolinak, teklatuak eta perkusioak jarriko diote musika irudiz eta testuz osatutako ikuskizun multimedia goxo honi.

Udaberriko Zikloa hastear
Emanaldi honek emango dio hasieran Hernani’n Musik-ren Udaberriko Zikloari. Sa­rrerak badaude, 7 eurotan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!