Bi finalerdiak galdu, Udaberri Torneoan

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 17a, 01:00

Kadete mailako bi finalerdiak galdu egin zituzten hernaniarrek asteburuan. Xabat Pagola eta Ioritz Berasarte arnas batera geratu dira finaletik, 22-21 galdu baitzuten Miranda eta Odriozolaren kontra. Atzetik hasi ziren hernaniarrak, eta erreakzioa berandu iritsi zen. Zorteak erabaki zuen azkeneko tantoa. Arizmendik eta Lazkanok berriz, 22-2 galdu zuten, aurtengo txapelak irabazteko faboritoen kontra: Albisu-Minguez. Partiduak ez zuen kolorerik izan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!