Giro ederra nagusi, atzoko Libre! lasterketan, eta lehia ere bai

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 17a, 01:00

Uxune Tenak irabazi zuen nesketan, eta Aitor Etxeberriak mutiletan.

Lasterketa bat baino gehia­go izan nahi zuen atzokoak, eta halaxe izan zen. Giro ederra nagusi, eta naranja koloreko kamiseta errebindi­ka­tiboak korrikalari gehie­nen soinetan. Lasterketa he­rri­koia izanagatik, hala ere, ez zen lehia faltarik izan, eta batez ere lehendabiziko sail­katuek egur batean egin zi­tuzten 5 kilometroak. Azka­rrena Aitor Etxeberria izan zen, eta bere atzetik Ibai Be­reziarto eta Jon Altuna. Nesketan, Uxune Tena izan zen irabazlea, eta haren atzetik, Nerea Egia eta Ines Arreitunandia.

Hernaniarretan, Ibai Alba izan zen azkarrena mutiletan (5garren) eta Ines Arrei­tu­nan­dia nesketan (3garren).

Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan zizkieten lagun­tzaile guztiei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!