Sagardoak baditu ‘enbajadore’ berriak

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 17a, 01:00

Hernaniko Bertso Eskolak, Nikolas Segurolak eta Aizpea Goenagak zin egin zuten sagardoaren izen ona eramango zutela zijoazen lekuetara.

Sagardoa defendatu eta ha­ren izen ona eramango dute dijoazen leku guztietara. Sa­gardoaren enbajadore be­rriak dira, Tolarea Sagardo Ko­fra­diako ohorezko hiru ko­frade berriak. Aizpea Goe­nagak ai­tor­tu zuen lehen ere bere egun garrantzitsuenak sagar­dote­gietan ospatu izan dituela eta gusto haundiz hartzen duela langintza berria. Se­gurolak bertsoz adierazi zuen: «Mundu honetan asko dirade edari bikainak berez, baina tolare sagardoaren pa­reko­rikan ezer ez». Eta Oier Iu­rra­mendik ere bertsotan esan zuen: «bertso eskolan par­tetik beraz konpro­misoa hor doa, maila berean de­fen­de­tzea ber­tsoa ta sagar­doa». Biteri leporaino zela bukatu zuten ekitaldia, beste behin, Ozenki abesbatzaren erakustaldi apartarekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!