Hiru kolore izan zituen partiduak: txuria, gorria eta berdea. Hernanik erraz irabazi zion Durango-Uribealdea taldeari, 67-0, Emakumezkoen Euskal Ligan, eta orain denak asteartea iritsi zain daude, orduan konfirmatuko baita mailaz igotzeko play offak jokatuko dituztela. Sari ederra litzateke hernaniarrentzat play offak jokatze hutsa.